Itxi

Zinemaldia

Irailaren 26ko greba-eguna

Monica Bellucci, Zinemaldiko 'gutxieneko zerbitzuetan'

Erredakzioa

Donostian izango da asteazken honetan, Ghobadiren 'Rhino Season' filma aurkezteko. Irailaren 26rako greba deitu dute, eta egun horretarako Zinemaldiak programatu duen lan bakarrenetakoa da hau.

  • Monica Bellucci aktore italiarra Donostian izango da asteazken honetan

    Monica Bellucci aktore italiarra Donostian izango da asteazken honetan

Monica Bellucci aktore italiarra Donostian izango da asteazken honetan, eta greba egun horretarako Zinemaldiak programatu dituen 'gutxieneko zerbitzuetako bat' izango da.

Zehazki, Bahman Ghobadi Irango zuzendariaren Rhino Season lana aurkeztera dator gurera Bellucci. Filma Sail Ofizialean lehiatuko da, eta zuzendariak hirugarren Urrezko Maskorra lor lezake horrekin (aurretikTurtles Can Fly eta Half Moon lanekin irabazi du saria).

Irailaren 26rako greba deitu dute hainbat sindikatuk Euskadin, eta, horren aurrean, bertan behera utzi dituzte Zinemaldiko hainbat areto eta sailetako emanaldiak. Kursaalen izango dira zenbait pelikula ikusgai, Monica Bellucciren Rhino Season eta All apologies txinatarra, besteak beste.