Itxi

Zinemaldia

Estreinaldiak lehenago datoz

'Ezinezkoa', 'Bypass' eta 'Frankenweenie', zinema-aretoetan

Erredakzioa

Juan Antonio Bayona eta Tim Burton lan berriekin datoz, ohi baino egun bat lehenago. 'Bypass' ere zinema-aretoetan dugu.

01:09
Estreinaldiak: 'Bypass', 'Frankenweenie' eta 'Ezinezkoa'

Zinema estreinaldiak ohi baino egun bat lehenago datoz aste honetan. Ostegunetik aurrera, zinema-aretoetan ditugu jada Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Ezinezkoa (Juan Antonio Bayona) eta Bypass (Aitor Mazo eta Patxo Telleria). Tim Burton (Frankenweenie lanarekin) eta Robert Pattinson (Cosmopolis) ere badaude aste honetako proposamenen artean.

Bypass: Euskarazko komedia erromantikoa

Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzendutako komedia erromantikoa da Bypass, eta Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza eta Mikel Losada aktore ezagunak dira protagonistak. Euskaraz dago filmatuta, eta gaztelaniara bikoiztuta ere estreinatuko dute, aktoreek beraiek ahotsa jarrita. Zinemaldiaren 60. edizioan aurkeztu zuten.

Ezinezkoa: Bayonaren, Naomi Wattsen eta Ewan McGregorren tsunamia

Juan Antonio Bayona zinemagileak zuzenduta, 2004ko tsumanian Espainiako familia batek jasandakoa kontatzen du, benetako gertaera batean oinarrituta. Naomi Watts eta Ewan McGregor dira protagonistak eta bukatu berri den Zinemaldian aurkeztu zuten.

Tim Burtonen Frankenweenie, zuri-beltzean

Animazio-zinemara itzuli da Tim Burton, Walt Disney etxearentzat zuri-beltzean filmatutako lan batekin. Bere maskota hil dela onartu nahi ez duen haur baten istorioa da.