Itxi

Bideoak

''Cinco Lobitos'' filmak Urrezko Biznaga eskuratu du

MALAGAKO FESTIBALA

''Cinco Lobitos'' filmak Urrezko Biznaga eskuratu du

AINHIZE VEGA | EITB MEDIA

Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren "Cinco Lobitos" filmak Urrezko Biznaga eskuratu du Malagako Festibalean. Arrakasta handia izan du, urrezkoaz gain, beste hiru Zilarrezko Biznaga jaso baititu: gidoi onenari, emakume aktore onenari eta publikoaren gogokoenari.