Itxi

Oscarrak 2024

Kameraren atzean

5 zuzendari eta golardo bakarra; nork lortuko ote du?

A. A.

'Saving Private Ryan' eta 'Schlinder's List' lanekin bi Oscar irabazi ostean, Steven Spielberg da aurtengo hautagaien artean faboritoa.

  • 2013ko Oscarretako Zuzendari Onenaren hautagaiak.

    2013ko Oscarretako Zuzendari Onenaren hautagaiak.

Michael Haneke, Bemh Zeitlin, David O. Russel, Ang Lee eta Steven Spielberg lehian arituko dira zuzendari onenaren oscarra jasotzeko. Faboritoa Spielberg bada ere, ez litzateke harritzekoa izango saria Hanekek (Amour) edo Ang Leek (Piren bizitza) eskuratzea.

Steven Spielberg, Lincoln

Steven Spielberg EFEZinema-industriako zuzendari ospetsu eta arrakastatsuenetako batek, Steven Spielbergek, zazpigarren hautagaitza lortu du Lincoln pelikularekin. Orain arte, Spielbergek bi Oscar irabazi ditu: Saving Private Ryan (1998) eta Schlinder's List (1993).

Aurreko hautagaitzak hauekin lortu zituen: Close Encounters of the Third Kind (1977), Indiana Jones: Raiders of the Lost Ark (1981), E.T.: The Extra-Terrestrial (1982) eta Munich (2005).

Aurtengo pelikulak Lincoln presidentearen bizitzako azken hilabeteak kontatzen ditu, eta, 12 hautagaitzarekin, faboritoen artean dago hori ere.

Michael Haneke, Amour

Michael Haneke 70 urteko zuzendari alemaniarrak esan duenez, "pozik eta harrituta" jaso zuen Oscarretarako hautagaitza.Globos de Oro Michael Haneke efe

Hanekek kritikari estatubatuarren elkartearen saria eskuratu du dagoeneko, eta, zuzendari onenaren Oscar saria irabazteko jaso duen lehen hautagaitza bada ere, Das weisse Band pelikulak Atzerriko Film Onenaren Urrezko Globoa jaso zuen 2009an, eta Pelikula eta Argazkigintza Onenaren Oscar sariak jasotzeko izendatu zuten.

Benh Zeitlin, Hego basatiko piztiak

Ben Zeitlin EFEDuela aste batzuk, Benh Zeitlin New Yorkeko 30 urteko zuzendaria ezezaguna zen, baina Oscarretarako hautatu izanak ospea eman dio mundu osoan.

hego basatiko piztiak filmak lau hautagaitza ditu: Pelikula, Zuzendari, Gidoi eta Emakumezko Aktore Onenaren Oscar sariak jasotzeko hautagai izendatu dute.

Otsailaren 24an Oscarra eskuratuko balu, Zeitlin golardoa jaso duen historiako zuzendaririk gazteena izango litzateke.

Pelikula horretako protagonista, Quvenzhane Wallis (9 urte), horien historian hautagaitza lortu duen aktorerik gazteena da dagoeneko.

Ang Lee, Piren bizitza

Ang Lee hirugarren Oscar saria lortzeko lehiatuko da; 2005. urtean Brokeback Mountain pelikularekin lortu zuen, eta 2000.ean, Wo hu cang long filmarekin.

Ang Lee EFE

Piren bizitza izendapen gehien dituenen artean dago, 11 hautagaitzarekin.

Yann Martelek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta, Leeren orain arteko lanik komertzialena da. Pelikulak hondoratze batetik bizirik aterako den gazte batek zenbait hilabetetan, ontzi txiki batean, tigre batekin biziko duen istorioa kontatzen du.

David O. Russell, Gauzen alde ona

David O. Russell zuzendaria arrakasta handiz itzuliko da Oscar sarietara, duela bi urte The Fighter filmagatik izendatu eta gero.

Zuzendariak muturreko pertsonaiak ditu gustuko. Oraingoan, Gauzen alde ona filmeko protagonistak arazo psikologikoak dituzten gizon bat (Bradley Cooper) eta emakume bat (Jennifer Lawrence) dira.David O. Russell EFE

Russellen pelikulako aktoreak ere Gizonezko eta Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria jasotzeko hautatu dituzte.