Oscarrak 2024
Faboritoa
Michelle Obamak 'Hego basatiko piztiak' goretsi du
Erredakzioa
AEBetako lehen damaren aburuz, Benh Zeitlinen filma "aurten eta azkenaldian estreinatu diren lanen artean ikusgarri eta garrantzitsuenetakoa da".
-
Michelle Obama AEBetako lehen dama. Argazkia: EFE
Michelle Obama AEBetako lehen damaren iritzian, Hego basatiko piztiak film onenaren Oscarra jasotzeko hautagaia "aurten eta azkenaldian egin diren lanen artean ikusgarri eta garrantzitsuenetakoa da".
"Zaila da gaur egun horrelako pelikula bat topatzea, adin guztietako ikasleak konkistatzen dituena. Hori izan zen gehien harritu ninduen gauzetako bat. Alaia, ederra eta zintzotasunaren indarraz barrua husten laguntzen duen filma da", esan du.
Hego basatiko piztiak pelikulak aitarekin Louisiana ibaiaren deltan bizi den sei urteko neska baten bizitza kontatzen du. Haurra amaren bila dabilen bitartean, ekaitz batek bizi diren lekua suntsituko du, eta bizirik jarraitzeko borroka jasotzen du zintak.
"Gure bizitzan maite ditugun pertsonei buruz pentsatzea eragiten duen filma da, geure buruari nor garen galdetzea eragiten du", azaldu du lehen damak.
Quvenzhane Wallis 9 urteko aktorea ere Etxe Zuriko ekitaldian izan da, eta lehen damak maitasunez hitz egin dio.
Wallis Emakumezko Aktore Onenaren hautagaitza lortu duen aktorerik gazteena da.