Oscarrak 2024
Zuzenean
Horrela kontatu dizugu Oscar sarien ekitaldia
Los Angeleseko Dolby Theaterretik eta Seth McFarlanek aurkeztuta, jarraitu Oscar 2013ko ekitaldia.
02:30: Seth McFarlanek hasiera eman dio Oscar 2013 sarien ekitaldiari.
02:35: Kirk kapitainak aurkezlea eten du, eta abesten erantzun dio.
02:48: Sariak banatzen hasi dira. Lehena antzeztaldeko gizonezko aktore onenarena da. Christoph Waltzek eskuratu du, "Django katerik gabe" pelikulagatik.
02:58: Animaziozko film labur onenaren Oscar saria "Parperman" pelikularentzat da.
02:59: Animaziozko pelikularik onena Mark Andrews eta Brenda Chapmanentzat da, "Brave" lanagatik.
03:06: Argazkilaritza onenaren saria Claudio Mirandarentzat izan da, "Piren bizitza" pelikulagatik. Gaueko lehen saria Ang Leerentat.
03:10: Bigarren saria Ang Leerentzat, "Piren bizitza" pelikulagatik, Ikusizko efekturik onenaren Oscar saria jaso du.
03:17: Paco Delgado espainiarra saririk gabe gelditu da, soineko onenaren saria Jacqueline Duranentzat izan baita, "Anna Karenina" pelikulagatik.
03:19: Makillaje onenaren saria Lisa Westcott eta Julie Dartnellentzat izan da, "Les Miserables" pelikulagatik.
03:22: James Bonden pelikuletako musikari omenaldia egin diote, Halle Berryren eskutik. Shirley Bassey Dolby Theatreko taula gainean.
03:34: Film labur onena, "Curfew".
03:36: Film labur dokumental onenaren Oscar saria "Errugabe" lanarentzat.
03:44: "Searching for Sugar man"i eman diote dokumental onenaren saria. Sixto Rodriguezen istorioa da, gure artean aste honetan bertan estreinatu duten pelikula.
03:50: Michael Hanekek atzerriko pelikula onenaren saria irabazi du "Amour" pelikulagatik. Beste lau hautagaitza ditu gau honetan.
04:02: Anne Hatthaway, Hugh Jackman eta "Los Miserables" pelikulako aktoreak, taula gainean. Auditorioa, zutik, txaloka.
04:09: Sari teknikoekin hasiko gara. Ted (panpina) eta Mark Wahlberg soinu editatzerik onenaren saria. "Le Miserables"ek eskuratu du. Berdinketa izan da soinu edizio onenaren sarian. Lehenengoa "Gauerdi eta erdiak" pelikularentzat izan da eta bigarrena "Skyfall"entzat.
04:22: Antzeztaldeko emkumezko aktore onena Anne Hatthawayrentzat izan da, "Les Miserables" pelikulagatik. Oso hunkituta azaldu da saria jasotzean.
04:33: Gaueko lehen saria "Argo" filmarentzat: editatzerik onenaren saria jaso du.
04:34: Jennifer Lawrencek aurkeztuta, Adellek agertokia hartzen du. "Skyfall" pelikulako soinu bandako kantua interpretatu du.
04:49: Zuzendaritza artistikorik onena, "Lincoln" pelikularentzat.
04:57: Aurten hildakoen oroimenezko bideoa, George Clooneyk aurkeztua. Gero, Barbra Streisand Oscarretako taula gainera bueltatzen da, abestera, 36 urte beranduago.
05:06: Sari garrantzitsuenak falta dira, baina dena oso irekita dago.
05:10: Soinu bandarik onenaren Oscar saria "Piren bizitza" pelikularentzat izan da.
05:16: Adellek kantu onenaren saria eskuratu du, "Skyfall" abestiagatik. Bere ama gogora ekarri eta negarrez hasi da.
05:24: Chris Terriok gidoi egokiturik onenaren saria eskuratu du "Argo" pelikulagatik. Gaueko filma izan daiteke.
05:26: "Django desencadenado" gainontzeko hautagaien gainetik, jatorrizko gidoi onenaren sarian. Quentin Tarantinok bere lantaldeari eskertu dio.
05:34: Gaueko ezusteetako bat: Ang Leek zuzendari onenaren saria jaso du "Piren bizitza" pelikulagatik.
05:43: Jennifer Lawrence, emakumezko aktore onena 2013, "Gauzen alde ona" pelikulan egindako paperagatik.
05:47: Daniel Day-Lewisek jaso du gizonezko aktore onenaren saria, "Lincoln"en egindako paperagatik. Bradley Cooperren, Hugh Jackmanen, Joaquin Phoenixen eta Denzel Washingtonen gainetik izan da.
05:53: Michelle Obama pelikula onenaren saria jaso du: "Argo"rentzat. Txalo bero bat jaso du Ben Affleck pelikulako zuzendari eta ekoizleak.