Oscarrak 2024
Oscarrak
Berdinketa soinu editatzerik onenaren sarian
Erredakzioa
'Skyfall' eta 'Gauerdi eta erdiak' filmek irabazi dute Oscar saria. 85 urtean Akademiak emandako seigarren sari bikoitza izan da.
Skyfall eta Gauerdi eta erdiak filmek, biek, irabazi dute soinu editatzerik onenaren Oscar saria. Hollywoodeko Akademiak 85 urtean emandako seigarren sari bikoitza izan da.
Sari bikoitz gogoratuena 1968. urtean eman zuten. Orduan, Katharine Hepburnek (The Lion in Winter) eta Barbra Streisandek (Funny Girl) emakumezko aktore onenaren saria lortu zuten.
Lehen sari bikoitza, baina, 1932 urtean eman zuten. Urte horretan, Fredric Marchek (Dr. Jekyll and Mr. Hyde) eta Wallace Beeryk (The Champ) gizonezko aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuten.
Azken berdinketa 1994. urtean jazo zen, bi film labur (Franz Kafka's It's a Wonderful Life eta Trevor) irabazle izan zirenean.