Itxi

Oscarrak 2024

86. edizioa

Euriak Oscarretako alfonbra gorria mehatxatzen du

Erredakzioa

Hollywoodeko Dolby antzokian igandean egingo duten Oscar sarien 86. edizioan zerura begira egongo da bat baino gehiago euria iragarri dutelako egun horretarako.

  • Langileak alfonbra gorria jartzen. EFE.

    Langileak alfonbra gorria jartzen. EFE.

Igandean, martxoak 2, banatuko dira Oscar sariak Hollywoodeko Dolby antzokian. 86. edizioan euria egingo duela iragarri dute eta alfonbra gorria babesteko egokitze lanak egiten dihardute beharginek.

"Klimatologiari aurreratzen saiatzen ari gara" esan dio Rudy Moralesk EFE agentziari, Dolby antzokiko inguruak prestatzen diharduen langiletako bat. "Euria hasi aurretik ahalik eta gauza gehien gertu utzi nahi ditugu".

Los Angeles hirian euri bortitzak egongo dira datozen egunetan eta igandean ere euri jasa handiak espero dira. Hala ere, alfonbra gorria gune babestuan dagoenez euriak ez du eraginik izango bere gainetik pasako diren izarren artean.

Egun gutxi falta dira egun handirako eta langileak azken ukituak ematen ari dira. 700 ikusle alfonbra gorriaren alboan dagoen harmailan eseri ahal izango dira miresten dituzten aktoreak gertutik ikusteko.

Izarrak, Hollywoodeko arratsaldeko 15:00etan, hemen 23:00ak hasiko dira Dolby antzokira gerturatzen.

Segurtasun neurri handiak

Pasa den igandean hasi zituzten trafikoa mozteko lanak eta datorren astearte arte iraungo dute. Hollywood & Highland metro geltokia ere itxi egingo dute larunbat gauetik astelehen goizerarte.

Guzti honekin Oscar sarietan parte hartuko duten 3.500 gonbidatuen segurtasuna bermatu nahi da. Horiei ikuskizuna telebistaz ematea ahalbideratuko duten 350 langile eta mundu osoko komunikabideetako 300 kazetari batu behar zaizkie.