Itxi

Oscarrak 2024

Oscar Sariak

'Gone Girl', 'Insterstellar'... Oscar sarietako 'ahaztuak'

IKER GÓMEZ / EITB.EUS

David Fincher, Ben Affleck, Jennifer Aniston, Amy Adams... Aktore eta zuzendari horiek guztiek  saria eramango zutela esaten zuten askok, baina ez dute izendapenik lortu igandeko Oscar sariei begira.

  • Ben Affleck, Oscar saria irabazi ondoren. EFE.

    Ben Affleck, Oscar saria irabazi ondoren. EFE.

Oscarretako izendapenak komentatzea bezain interesgarria da urteko 'ahaztuenen' izenak gogora ekartzea. Hiru ezaugarri izan ditugu kontuan zerrenda hau egiterako orduan: aurretik, sari-banaketetan filmeek izandako ibilbidea, ikusleen erantzuna eta kritikari eta adituek idatzitakoa. Hau da, beraz, urteko 'ahaztuenen' zerrenda:

- The Lego Movie

Aurtengo ezusteenetako bat. Askoren ustez, Legoren pelikulak animaziozko sari onenari saria etxera eraman bazuen ere, izendapena ere ez du lortu. Aukera bakarra eman dio Zine Akademiak: abesti onenari saria eskuratzea (‘Everything is Awesome’).

 

- Gone Girl

David Fincherren lana aintzat hartzea kostatu egiten zaie akademiako kideei. Fincherren bi filmek bakarrik lortu dute izendapen bat izatea (‘The Curious Case of Benjamin Button’ eta ‘The Social Network’), eta Fincher bera ez dute inoiz zuzendari moduan izendatu. Zine-aretoetan arrakasta lortu ondoren, izendapen bakarrarekin iritsiko da sari-banaketara: Rosamund Pike aktorearena, alegia.

 

- Interstellar

Ikusleek babestu egin dute David Nolanen azken proposamena. 2014ko arrakasten artean ego narren, ez du sari potolorik etxera eramango. Bost izendapen lortu ditu, bostak alor teknikoetan. Ez zuzendariak, ezta pelikulak ere ez dute aipamenik eskuratu.

 

- Big Eyes

Gutxitan ematen da, baina Amy Adamsi gertatu zaio. Tim Burtonen azken filman egindako lanagatik Urrezko Globoa eraman zuen etxera, baina akademikoek ez dute bere lana aintzat hartu. Egia esanda, Akademia ez da Burtonen lanaz konturatu.

 

- The Grand Budapest Hotel

Izendapen gehien pilatu duten filmeen artean dago, baina aktoreek ez dute aipamenik izan aurtengo zerrendan. Ralph Fiennes protagonistak ez du, hortaz, saririk eramango, nahiz eta aurtengo Bafta sarietan garaile atera.

 

- Selma

Urteko film onenari saria lortzeko zerrendan dagoen arren, Akademiak ez du David Oyelowo aktorearen lana kontuan izan.

 

- Cake

Ikusleak eta kritikariak bat datoz: Jennifer Anistonek lan bikaina egin zuen ‘Cake’ pelikulan. Iritzi ezberdinekoak dira, antza, Hollywoodeko Zine-Akademian, Aniston ez baitute izendapenetan sartu. Aktorearen jarraitzaileek protesta egin dute egunotan sare sozialetan.

 

- Fury

Kritikariek behin baino gehiagotan ohartarazi zuten: Brad Pitten azken filmak ez zuen merezi izendapenen zerrendan egotea. Eta hala gertatu da. Alor teknikoetan ere ez du aipamenik izan.

 

- Nightcrawler

Jake Gyllenhaalek ez du zorte handirik izan Oscar sarietan. Orain bederatzi urte, Brokeback Mountain’ filmagatik izendatu zuten eta, oraingoan, ez du aipamenik lortu, nahiz eta ‘Nightcrawler’-en lan bikaina egin duen.

 

- American Sniper

Filma bai, izendatu dute. Ez ordea, zuzendariak egindako lana. Clin Eastwoodek ez du oraingoan aipamenik lortu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscarrak 2024