Oscarrak 2024
90. edizioa
‘The shape of water’ eta Guillermo del Toro protagonista, Oscarretan
Agentziak
Guillermo del Toro mexikarraren lanak irabazi du film onenaren Oscar saria. Del Torok berak zuzendari onenarena irabazi du, eta Frances McDormandek eta Gary Oldmanek aktore onenenak.
Guillermo del Toro eta ?The shape of water? bere filma izan dira protagonistak Oscar sarien 90. edizioan, lau golardo bereganatuta.
Del Torok, gainera, zuzendari onenaren saria irabazi du film horregatik, eta 2014tik sari hori irabazi duen hirugarren mexikarra da, Alfonso Cuaronen (?Gravity?) eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren (?Birdman? eta ?The revenant?) ondoren.
Bestalde, Alexandre Desplat frantses konpositoreak soinu banda onenaren Oscarra eraman du Del Tororen filmean egindako lan izugarriari esker. Halaber, ekoizpen zuzendaritza onenaren atalean irabazi du ?The shape of water?ek gaueko laugarren saria.
Frances McDorman eta Gary Oldman, aktore nagusi onenak
Frances McDormandek (?Three billboards outside Ebbing, Missouri?) emakumezko aktore onenaren Oscarra irabazi, eta gaueko hitzaldirik hunkigarriena eman du, zinemako emakumezkoen lana aintzat hartzeko eskatuta. Atal horretan, Saoirse Ronan (?Lady Bird?), Mery Streep (?The Post?), Margot Robbie (?I, Tonya?) eta Sally Hawkins (?The shape of water) ere bazeuden izendatuta.
Bestalde, Gary Oldman britainiarra gailendu zaie, gizonezko aktore onenaren atalean, Timothée Chalameti (?Call me by your name?), Daniel Day-Lewisi (?The invisible thread?), Daniel Kaluuyari (?Get out?) eta Denzel Washingtoni (?Roman J. Israel, Esq.?) Winston Churchillen azalea egindako lanari esker.
Bigarren mailako aktoreei dagokienez, Allison Janneyk emakumezkoen saria irabazi du ?I, Tonya? lanean egindako lanagatik, Laurie Metcalfen (?Lady Bird?), Lesley Manvilleren (?The invisible thread?), Octavia Spencerren (?The shape of water?) eta Mary J. Bligeren (?Mudbound?) aurretik.
Halaber, Sam Rockwellek aurreikuspenak bete ditu, eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria bereganatu du, bere ibilbidean lehenengoz, ?Three billboards outside Ebbing, Missouri? filmean egindako lanagatik.
?Get out? jatorrizko gidoi onena
?Get out? beldurrezko filmak, urteko film errentagarrienetako batek, jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi die, bestek beste, Guillermo de Toro eta Vanessa Taylor ?The shape of water?en istorioaren egileei.
?Dunkirk?ek, bestalde, soinuaren ataleko bi sariak irabazi ditu: edizio onenarena Richard Kingek eta Alex Gibsonek, eta nahasketa onenarena Gregg Landaker, Gary A. Rizzo eta Mark Weingartenek. Gainera, edizio onenaren saria ere eraman du Christopher Nolanen pelikulak.
?Una mujer fantástica? Sebastián Lelioren txiletar filmak irabazi du atzerriko film onenaren saria; Hollywoodeko lehen sari gorena izan da herrialde horretako zinemarentzat.
Animaziozko film onenaren sailean, dudarako tarte txikia zegoen, eta, gehienek uste zuten bezala, ?Coco? Pixarrek Mexikoko Hildakoen Egunari buruz egindako pelikulak eraman du estatuatxoa.
Gainera, Kristen Anderson-Lopezek eta Robert Lopezek film horretarako sortutako kantuarentzat izan da abesti onenaren Oscar saria, Hollywoodeko Akademiaren sarien 90. edizioan.
Bestalde, Kobe Bryant Los Angelese Lakerseko jokalari ohiak eta Glen Keane haren bazkideak film onenaren Oscarra irabazi dute, ?Dear basketball? lanagatik.