Zinema
Sari-banaketa
'Laurence Anyways', Zinegoak 2013 jaialdiaren filmik onena
Erredakzioa
Ekoizpen frantziar-kanadar horrek transexualitateari buruzko istorioa du hizpide. Tiago Leãok zuzendutako 'Noches de espera' filmeak epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du.
-
Jaialdiaren antolatzaileak, aurtengo edizioaren kartela aurkezten. Argazkia: EITB
Xavier Dolanek zuzendutako Laurence Anyways (Kanada-Frantzia, 2012) filmeak 2013ko Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren golardo garrantzitsuena irabazi du.
Zinta horrek fikziozko film onenaren saria eskuratu du. Ekoizpen frantziar-kanadar horrek transexualitateari buruzko istorioa du hizpide: literaturari buruz eskolak ematen dituen irakasle batek emakume bihurtzeko erabakia hartu du. Epaimahaikideen arabera, "estereotipoak gandituta, edertasun handiko testuinguru oniriko batean, obra artistikoa sortzeko gai izan da" film hura.
Halaber, Tiago Leãok zuzendutako Noches de espera zintak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du "ausardiaz errealitate sendo bat zinemara eraman duelako".
Aktore onenari dagokionez, emakumezkoen aktore onenaren saria Suzanne Clemententzat izan da (Laurence Anyways filmeagatik), eta gizonezkoen aktore onenaren saria, berriz, Nikola Kojok eskuratu du (Parada filmeagatik).
Film laburra onenaren golardoa Alejandro Negueruelak zuzendutako London, London zintarentzat izan da; Call me Kutxu (Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax zuzendarien lana) documental onena aukeratu dute.
Guztira, fikziozko 10 film, 5 dokumental eta 20 bat film labur izan dira lehian aurtengo Zinegoak jaialdian.