Itxi

Zinema

27. edizioa

'Blancanieves' eta 'Grupo 7', faboritoak 2013ko Goya sarietan

Erredakzioa

Pablo Bergerren zinta berritzaileak 18 hautagaitza lortu ditu, eta Alberto Rodriguezenak, berriz, 16. Eva Hachek aurkeztutako sari-banaketaren emanaldia gaur gauean izango da.

  • 'Blancanieves' eta 'Grupo 7' filmeen irudiak. Argazkia: EITB

    'Blancanieves' eta 'Grupo 7' filmeen irudiak. Argazkia: EITB

Pablo Bergerrek zuzendutako Blancanieves eta Alberto Rodriguezen Grupo 7 filmak aurrez aurre izango dira lehian 2013ko Goya sarietan. Izan ere, Bergerren zinta berritzaileak 18 hautagaitza lortu ditu, eta Rodriguezenak, berriz, 16. Hala ere, borroka ez da arina izango. Izan ere, Juan Antonio Bayonaren Lo imposible ekoizpen erraldoiak 14 hautagaitza eskuratu ditu, eta Fernando Truebaren El artista y la modelo filmak, ordea, 13.

Bi pelikula horiek, Blancanieves zintarekin eta Grupo 7-rekin batera, sari nagusirako (Pelikula Onenaren sarirako) lau hautagaiak dira, eta lau lan horietako egileak Zuzendari Onenari sarirako hautagai dira.

Aktore onenak

Emakumezkoen Aktorerik Onenaren sailean, Maribel Verdu Blancanieves lanagatik, Aida Folch El artista y la modelo lanagatik, Naomi Watts Lo imposible lanagatik eta Penelope Cruz Volver a nacer pelikulagatik izango dira lehian. Gizonezkoen artean, berriz, hauek dira hautagaiak: Daniel Gimenez Cacho, Blancanieves pelikulagatik, Antonio de la Torre Grupo 7 pelikulagatik, Jean Rochefort El artista y la modelo lanagatik eta Jose Sacristan El muerto y ser feliz pelikulagatik.

Sari-banaketa gauean izango da, Madrilen. Eva Hachek aurkeztutako emanaldian umorea, musika eta izarrak izango ditugu hizpide.