Zinema
Emanaldia
Hitzik gabeko 'Blancanieves', zuzeneko musikarekin
Irailaren 18an eta 19an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezia eskainiko du: Pablo Bergerren "Blancanieves" pelikulari soinu banda jarriko diote zuzenean.
Pablo Berger bilbotarraren "Blancanieves" pelikula Campos Eliseos antzokian proiektatuko dute, baina era berezi batean: Bilboko orkestra sinfonikoak zuzenean joko du soinu banda, pelikula ikusten den bitartean.
Hitzik ez duen historia bati ahotsa jarriko diote, Pablo Bergerrek zuzendutako "Blancanieves" pelikulari, alegia.
Zerra batek giro fantasmagorikoa eragiten du, instrumentu guztiek tentsioa, lasaitasuna, intriga, etab. eszena bakoitzaren arima sortzen dute Roman Gottwalden batutapean.
Kontzertu honetan zehatza izatea ezinbestekoa da, agertoki erdian pelikula proiektatzen den heinean, 100 minutuz Bilboko Orkestra zuzenean baitago.
Lana ez da batere erraza izan, zuzendariak soinu banda 70 musikariz osatutako orkestrara moldatu behar izan du.
Zita, irailaren 18an eta 19an, Bilboko Campos Eliseos antzokian.