Itxi

Zinema

86. edizioa

76 herrialde, atzerriko pelikula onenaren Oscarra lortzeko lehian

Erredazkioa

Zifra horrekin errekorra hautsi dute aurten eta, gainera, Moldaviak eta Saudi Arabiak lehen aldiz parte hartuko dute aurten.

  • Jennifer Lawrence, 2013ko Oscarretako galan. Argazkia: EFE

    Jennifer Lawrence, 2013ko Oscarretako galan. Argazkia: EFE

Hollywoodeko Akademiak iragarri duenaren arabera, 76 herrialde lehiatuko dira atzerriko film onenaren Oscarra lortzeko.

Zifra horrekin errekorra hautsi dute aurten eta, gainera, Moldaviak eta Saudi Arabiak lehen aldiz parte hartuko dute aurten.

15 años y un dia Gracia Querejetaren filma izango da Espainiak Oscar Sarietara eramango duen proposamena.

Oscarren 86. edizioko hautagaitzak 2014ko urtarrilaren 16an emango dituzte ezagutzera Beverly Hillseko Samuel Goldwyn Antzokian, goizaldeko 05:30ean.

Oscarretako gala, berriz, martxoaren 2an izango da, Hollywoodeko Dolby Antzokian, eta ABC kateak eskainiko du.