Itxi

Zinema

Goya sarien banaketa ekitaldia

Kritikak bere gain hartu ditu Wertek eta PSOEk dimisioa eskatu du

Erredakzioa

"Zinema munduko inork ezin du esan nire laguntza eskatu duenean arretarik eskaini ez diodanik'', esan du Kultura ministroak, Londresen.

2014ko Goya sarien banaketa ekitaldian ez egoteagatik zinema munduaren kritika zaparrada jaso ostean, kritika horiekiko errespetua agertu du astelehen honetan Jose Ignacio Wert Kultura ministroak. Halaber, ''bi tokitan une berean egotea'' ezinezkoa dela berretsi du ministroak.

"Zinema munduko inork ezin du esan nire laguntza eskatu duenean arretarik eskaini ez diodanik'', esan du Wertek Londresen, Vince Cable Erresuma Batuko Enpresa eta Berrikuntza ministrordearekin bilera egin ondoren. Batzarra ''ikaragarri interesgarria eta baliagarria'' izan dela azpimarratu du ministroak.

"Ni bertan ez egotea kritikatu dutenen iritzia goitik behera errespetatzen dut, baina ezin naiz bi tokitan aldi berean egon'', esan du. Ministroak zoriondu egin ditu Goya sarien 28. edizioko irabazleak, bereziki "Vivir es facil con los ojos cerrados" eta  "Las brujas de Zugarramundi" pelikuletako egileak.

PSOEren hitzetan, bestalde, ministroak bete behin utzi du agerian ez dagoela bere karguaren mailan, eta Elena Valenciano idazkariordeak Wert kargutik kentzea eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.