Itxi

Zinema

Giza Eskubideak eta Zinema

'Short Term 12', Giza Eskubideen XII. Zinemaldiko Sari Nagusia

Erredakzioa

'Tales from the Organ Trade', Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria, eta 'Minerita', Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, osatzen dute palmaresa.

  • 'Short Term 12', Destin Daniel Cretton.

    'Short Term 12', Destin Daniel Cretton.

Gaur amaituko da Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia. Hori dela eta edizio honetako palmaresa jakitera eman dute. Destin Daniel Cretton zuzendariaren 'Short Term 12' (2013) filmak Ikusleen Sari nagusia irabazi du.

Ric Esther Bienstocken 'Tales from the Organ Trade' (Kanada, 2012) lanak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du, eta Raul de la Fuenteren 'Minerita' (Euskal Herria, 2012) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3.000 euroko ordainsaria duena.

Sari hauek Victoria Eugenia Antzokian gaur gauean egingo den ekitaldian  banatuko dira eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango dion 'Omar' (2013) filma eskainiko dute.