Itxi

Zinema

Estreinaldia, urriaren 31n

'Loreak' filmak Toronto eta Donostiako jaialdietatik mundura egingo du

Natxo Velez | eitb.eus

Euskaraz filmatutako lana Film Factory etxeak zabalduko du nazioartean. Aurretik, Torontoko Zinemaldian erakutsiko dute, profesionalentzat, eta Donostiako Sail Ofizialean parte hartuko du.

  • Loreak filma

    Loreak filma

'Loreak' Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko lana mundu osoan erakutsiko du Film Factory ekoiztetxeak, haren eskubideak erosita.

Vicente Canales Film Factoryko kideak eman du akordioaren berri, 'Loreak' Torontoko Zinemaldian profesionalei erakutsi baino egun batzuk lehenago. Gero, Londresen, Zurichen eta beste jaialdi askotan egongo da lana.

Euskaraz grabatutako lehen filma izango da "Loreak" Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen. Drama honetan, loreen eraginez bizimodua aldatu duten hiru emakumeren istorioak kontatzen dira. Loreek lurperatutzat emandako sentimenduak azaleratuko dituzte.

'Loreak' Irusoin eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxeen filmean ETBk parte hartu du, eta urriaren 31n estreinatuko dute.