Itxi

Zinema

Palmaresa

'Itakarako itzulera'k irabazi du Biarritzeko latinoamerikar zinemaldia

Natxo Velez | eitb.eus

Inoiz baino ikusle gehiago, 35.000 lagun, bildu dira lapurtar udalerriko zinema pantailetara jaialdiaren kariaz. “Bilaketak” argentinarrak epaimahaiaren aipamena merezi izan du.

  • "Itakarako itzulera"

    "Itakarako itzulera"

Biarritz Amerique Latine jaialdia, latinoamerikar zinemaren topagunea, bukatu egin da, eta palmaresaren berri eman du Atiq Rahimi buru duen epaimahaiak.

Film onenaren Abrazo saria “Itakarako itzulera”k irabazi du, eta epaimahaiaren saria “Bilaketa” argentinar filmak bereganatu du.

Halaber, “Istorio basatiak” Damian Szifron zuzendariaren argentinar film handiak emakumezko aktore onenaren (Erica Rivas) eta publikoaren saria irabazi ditu.

Gizonezkoei dagokienez, Hector Noguera eta Nestor Guzzini saritu dituzte, “Mr Kaplan” urugaitar filmean egindako lanagatik.

“La Salada” filmak kritikarien saria irabazi du, eta, dokumentalen arloan, “Kafea”, “Boterea eta ezina, drama bat hiru saiotan” eta “Mercedes Sosa, Latinoamerikako ahotsa” goraipatu dituzte.

Film laburren arloan, “Aita” argentinarrarentzat eta “Sonanbuloa” mexikarrarentzat joan dira golardoak.

Guztira, 35.000 ikusle izan dituzte zinemaldian erakutsitako filmek.