Itxi

Zinema

Urriaren 25etik aurrera

Gazteek gazteentzat eginiko zinema, Donostiako Beldurrezko 25. Astean

Erredakzioa

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Asteak urriaren 25etik azaroaren 1era hartuko du Donostia.

  • Tommy Wirkola norvegiarrak “Dead Snow 2: Red vs Dead” filmaren bigarren zatia aurkeztuko du

    Tommy Wirkola norvegiarrak “Dead Snow 2: Red vs Dead” filmaren bigarren zatia aurkeztuko du

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako XXV. Astea urriaren 25ean hasiko da, eta, mende laurdena beteko duen edizioan, “gazteek gazteentzat eginiko zinema asko” eskainiko du.

Josemi Beltran jaialdiaren zuzendariak aurkezpenean esan duenez, “24 aste geroago” zikloa antolatu dute aurtengo edizioan ere, iaz bezala: zinemaldiaren historian emandako film azpimarragarrienak eskainiko dituzte horretan, hala nola “El vengador tóxico” eta “Henry: retrato de un asesino”.

Mis vacaciones” J.A. Bayonaren film laburra ere eskainiko dute 1990ean jaio zen jaialdiaren edizio honetan, baita “Maquetas” Carlos Vermut Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazleak 2009an eginikoa ere.

Halaber, “Musarañas” Juanfer Andresek eta Esteban Roelek zuzendu eta Alex de la Iglesiak ekoitzi duen thrillerra ere egongo da ikusgai, zortzi egunetako lehenengoan. Beste bi izenburu azpimarratu dituzte gaurko aurkezpenean: “Rec” Jaume Balagueroren sagaren laugarren zatia eta “Pos eso” Samuel Ortí Martí “Sam”en lana.

Horiek eta beste askok osatzen duten 22 laneko zerrendan denetarko tokia dago: “Ekiladeko erokeriak” eta pelikula “serioagoak”, “Puzzle” Eisuke Naito japoniarrarena berbarako.

Gainera, Tommy Wirkola norvegiarrak “Dead Snow 2: Red vs Dead” zonbi naziak erakusten dituen filmaren bigarren zatia aurkeztuko du, eta Takashi Miike japoniarrak bi lan: "The Mole Song-Undercover Agent Reiji" erakutsiko du sail ofizialean, eta "Audition" "24 aste geroago" zikloan.

Hala ere, zinemaz haraindi joaten da jaialdia: erakusketak eta kontzertuak egongo dira, adibidez. Urriaren 25ean, ostegunarekin, Su ta Garrek eta beste hiru taldek joko dute III. Zombie Jaialdian.