Itxi

Zinema

Heriotza

Ken Takakura aktore japoniarra zendu da, linfoma baten ondorioz

Erredakzioa

‘Japoniako Clint Eastwood-a’ esaten zioten Takakurari, bere ibilbidean zehar aukeratutako pertsonai gogor eta zakarrengatik.

Ken Takakura aktore ospetsua Tokioko ospitale batean zendu zen hilaren 10an, 83 urte zituela, linfoma baten ondorioz, gaur bere managerrak iragarri duenez.

‘Japoniako Clint Eastwood-a' esaten zioten Takakurari, bere ibilbidean zehar egindako lanengatik. Nazioarte mailan ere oso ezaguna zen, batez ere 1989. urtetik, ‘Black Rain’ Ridley Scotten filman agertu ondoren. Sydney Pollacken ‘Yakuza’ pelikulan ere aritu zen, Michael Douglas edota Robert Mitchum izarrekin batera.

Goichi Oda, Takakuraren benetako izena, bere hurrengo lana prestatzen ari zela ospitaleratu egin zuten. Tratamenduarekin berehala hasi arren, osasun egoerak okerrera egin zuen bat-batean eta, azkenean, hil egin zen. Dagoeneko egin dute hileta-elizkizuna.

Fukukan jaioa (Japoniako hegoaldean), Takakura 150 bat filmetan agertu da eta 20 bat sari garrantzitsu ere eskuratu ditu.

Bere azken lana 'Dearest' izan zen, 2012. urtean.