Zinema
Alemania
Panahi irandarrak zuzendutako 'Taxi' filmak lortu du Urrezko Hartza
erredakzioa
Berlinale jaialdiak Latinoamerika goraipatu du aurten; 'El Club' filmak Epaimahaiaren Sari Berezia lortu du, eta gainerako ordezkari latinoamerikarrek ere golardoak jaso dituzte.
Berlinalek 'Taxi' Irango filmari eman dio aurten Urrezko Hartza -lanak Jafar Panahi zuzendariak egindako salaketa jaso du-; Pablo Larrain txiletarrak zuzendutako 'El Club' filmak Epaimahaiaren Sari Berezia lortu du, eta gainerako ordezkari latinoamerikarrek ere golardoak jaso dituzte.
Zinema jaialdian parte hartu duten Latinoamerikako hiru filmek sariren bat jaso dute. Patricio Guzmanek -txiletarra ere bai- Zilarrezko Hartza lortu du, 'El boton de nácar' filmeko gidoiagatik, eta Jayro Bustamante Guatemalako artistak Alfred Bauer saria jaso du, 'Ixcanul' lanagatik.
Era berean, Grabriel Ripstein mexikarrak lehen filma onenaren saria eraman du poltsikoan, Panoraman aurkeztutako (jaialdiaren bigarren saila) '600 millas' lanagatik.
Panahiri emandako sariak elkartasun kutsua dauka; zuzendari irandarra jaialdiaren aspaldiko adiskidea da (2011an 'Offside' eta 2013an' Closed Courtain' aurkeztu zituen) eta gaur egun Teherango Gobernuak zentsuratuta dago. Izan ere, ezin izan da Berlinera joan, ezta saria jaso ere.
Interpretazio onenaren sariak Charlotte Rampligek ('45 Years', Andrew Haighek zuzenduta) eta Tom Courtenay filmean senarraren papera egindako aktoreak jaso dute.
Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartzari dagokionez, Radu Jude errumaniarrak eta Malgozata Szumowaka poloniarrak partekatu dute, 'Aferim' eta 'Body' lanengatik, hurrenez hurren.