Itxi

Zinema

EAE-n eta Nafarroan

Zinemaren Jaiak egun bat gehiago iraungo du, maiatzaren 14ra arte

Agentziak | Erredakzioa

600.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena maiatzaren 11, 12, 13 eta 14an zinemara merkeago joateko. 2,90 euroan ikusi ahalko dira filmak, EAEko eta Nafarroako aretoetan.

  • "Avengers"en bigarren zatiak erakarriko du ikusle gehien, seguru asko, aretoetara.

    "Avengers"en bigarren zatiak erakarriko du ikusle gehien, seguru asko, aretoetara.

Zinemaren Jaiaren zortzigarren edizioak aurreikusi baino egun bat gehiago iraungo du; maiatzaren 14ra arte joan ahalko da EAEko eta Nafarroako zinema aretoetara merkeago, gaur antolatzaileek, besteak beste Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuak, iragarri dutenez.

Zinemaren Jaia, hortaz, maiatzaren 11tik 14ra egingo dute, 340 zinema aretotan, eta parte-hartzaileek egiaztagiria erakutsi eta 2,90 euro ordaindu beharko dituzte filma ikusteko.

Egiaztagiria maiatzaren 13a baino lehen ekimenaren webgunean izena emanda lortzen da, eta nola 14 urtetik beherakoek hala 60 urtetik gorakoek ez dute zertan eskatu.