Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Zinemako sarrerak 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, azaroaren 3tik 5era

Agentziak | Erredakzioa

Zinemaren bederatzigarren jaia azaroaren 3tik 5era izango da eta besteak beste “Amama”, “Mi gran noche” edo “Truman” ohikoa baino prezio merkeagoan ikusteko aukera emango du.

  • "Amama" filma ikusi ahalko da Zinemaren Jaian, besteak beste

    "Amama" filma ikusi ahalko da Zinemaren Jaian, besteak beste

Zinemaren Jaiaren bederatzigarren edizioa azaroaren 3tik, asteartea, azaroaren 5era, osteguna, izango da EAE eta Nafarroan, antolatzaileek iragarri dutenez.

Egun horietan, eskaintzarekin bat egiten duten zinema aretoetan 2,90 euroan erosi ahalko dira sarrerak, akreditazioa erakutsita.

Akreditazio horiek gaurtik, irailak 30, aurrera lortu ahal dira ekimenaren webgunean. 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek ez dute akreditaziorik inprimatu behar izango Zinemaren Jaian parte hartzeko.

Ohi bezala, Zinemaren Jairako sarrerak hartzeko hiru bide erabili ahal izango dira: leihatilak, zinema aterietan kokatutako salmenta kutxatilak eta Internet bidezko plataformak.

Eskaintza ugaria

Zinemaren Jaiarekin bat egiten dutenek pelikula andana bat izango dute gozagai, egun horietan, besteak beste, ?Amama? Asier Altunaren filma, ?Mi gran noche? Alex de la Iglesiaren berriena eta Alejandro Amenabarren film berria egongo baitira eskaintzan.

Halaber, ?Del revés?, ?El coro?, ?El rey de La Habana?, ?Irrational man?, ?Truman? edo ?Yo, el y Raquel? ere egongo dira aukeran, beste askoren artean.

Iparraldeko zinemetan, ekain eta uztailean egin zuten ekimen honen baliokidea.