Itxi

2015/09/20

14:57

Zinemaldia

63. Zinemaldia

Alex de la Iglesiaren jairako gonbita Zinemaldira iritsi da

Natxo Velez | eitb.eus

Bilbotar zinemagileak berarengandik espero dena eskaini du "Mi gran noche"n, Raphaelentzat beren beregi idatziriko komedia zoro, neurrigabe eta ahalkegabean.

1:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igandea "Mi gran noche" Alex de la Iglesiaren filmaren eguna izan da Donostiako Zinemaldian. Bilbotar zuzendaria pelikulan Raphael kantari eta aktorea inguratzen duen antzeztalde ugariarekin heldu da zinema jaialdira (Hugo Silva, Mario Casas, Carolina Bang, Blanca Suárez, Carmen Machi, Carlos Areces…), eta ikusmin handia piztu du; jendez mukuru egon da Kursaaleko lehen areto erraldoia, goizeko bederatzietako emanaldian.

Jende-aldra barre egiteko gogoz bertaratu da aretora, eta helburu hori erdietsi egin du zinemagileak hasieratik, istorio eragabeari atea zabaltzen dion erritmo bizi-biziko hastapenetik. Kadentzia hori eten egiten da zenbait unetan, baina, tarteka, 100 minutuko filmean, Alex de la Iglesiak ohikoak dituen amaiera puztu, hanpatu, horietako batera iritsi arte. Amaiera harrotua izanagatik, nolanahi den, ez da "Zugarramurdiko sorginak" duela bi urte zinema topagune honetan bertan aurkeztutako filmeko azken oniriko haren mailara heltzen, zorionez.

Mi gran noche zinemaldia 2015 efe

Istorioak gaur-gaurko gizarte egoeraren hainbat zantzu erakusten ditu, hala nola krisi ekonomikoaren ondorioak, Suitzako bankuetako kontuak eta influentzia trafikoa, baina, inongo tranzendentzia asmotatik ihesi, ikuslearen bizimodua aldatzeko saiakerei iskin eginda (agerikoa da pelikula honek ez duela halakorik erdietsiko), jairako gonbita egiten du De la Iglesiak, ez gehiago ez gutxiago, zuzendariak berak prentsaurrekoan azaldu duenez: "Egungo egoeraren aurrean, barrez egin behar diogu aurre bizitzari, ez dugu beste aukerarik. Nire ustez, jaia dira pelikulak, eta, ni DJa izango banintz bezala, jendea dantzan jartzen saiatzen naiz. Bide horretan, jendeak entzun nahiko lukeenaren eta nik entzun nahiko nukeenaren arteko oreka aurktzen saiatzen naiz".

"Mi gran noche" ez da Alex de la Iglesiak inoiz egin duen filmik biribilena, esan gabe doa, baina helburua erdiesten du: jendea barrez jartzen du.

 

frame>

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;