Itxi

Zinema

Zinemaren Jaia

Zinemako sarrerak 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, gaurtik ostegunera

Agentziak | Erredakzioa

Zinemaren bederatzigarren jaia gaurtik, azaroak 3, hilaren 5era izango da eta, besteak beste, “Amama”, “Mi gran noche” eta “Truman” ohikoa baino prezio merkeagoan ikusteko aukera emango du.

  • "Amama" filma ikusi ahalko da Zinemaren Jaian, besteak beste

    "Amama" filma ikusi ahalko da Zinemaren Jaian, besteak beste

Zinemaren Jaiaren bederatzigarren edizioa gaur, azaroak 3, hasi eta osteguna, azaroak 5, bitartean izango da EAEn eta Nafarroan, antolatzaileek iragarri dutenez.

Egun horietan, eskaintzarekin bat egiten duten zinema aretoetan, 2,90 euroan erosi ahalko dira sarrerak, akreditazioa erakutsita.

Akreditazio horiek ekimenaren webgunean lortu ahal dira. 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek ez dute akreditaziorik inprimatu behar izango Zinemaren Jaian parte hartzeko.

Ohi bezala, Zinemaren Jairako sarrerak hartzeko, hiru bide erabili ahal izango dira: leihatilak, zinema atarietan kokatutako salmenta kutxatilak eta Internet bidezko plataformak.

Eskaintza ugaria

Zinemaren Jaiarekin bat egiten dutenek pelikula andana bat izango dute gozagai egun horietan; besteak beste, ?Amama? Asier Altunaren filma, ?Mi gran noche? Alex de la Iglesiaren berriena eta "Black Mass" Johnny Depp protagonista duen filma.

Halaber, ?Del revés?, ?Everest?, ?La cumbre escarlata? (Guillermo del Toro), ?Truman? eta "Marte" ere egongo dira aukeran, beste askoren artean.

Iparraldeko zinemetan, ekainean eta uztailean egin zuten ekimen honen baliokidea.