Zinema
Zinegabonak
Animaziozko zinema euskaraz euro baten truke, Gabonetan
eitb.eus
Umeek animaziozko hamaika pelikula ikusi ahal izango dituzte Gabonetan, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan, euro baten truke.
Zinegabonak zikloari esker, Euskal Herriko umeak Eguberritako oporraldian euro baten truke zinemara joan ahal izango dira, hirugarren urtez jarrian. Zineuskadik, EiTBrekin lankidetzan, animaziozko hamaika film proiektatuko ditu, euskaraz.
Abenduaren 28tik abenduaren 3ra gauzatuko dute ekimena, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Urruñako zinema aretoetan eta EiTBk Bizkaiko hiriburuan duen egoitzan. Azken honetan, doakoak izango dira emanaldiak.
Abenduaren 28an, EiTBk Bilbon duen egoitzan, “Marko Makako” filma emango dute, eta Zinegabonak zikloak “Asterix” eta “Dragoi Bola” filmekin jarraituko du aurrera, hilaren 29 eta 30ean hurrenez hurren, toki berean.
Urtarrilaren 2an, “Ipotxa” emango dute, Bilboko Alondegiko Golem zinema aretoetan, “Hurrak eta lapurra” Principe Donostiako zinemetan, “Stand by me Doraemon” Florida Gasteizkoetan, “Magiaren Etxea” Iruñeko Golem zinema aretoetan eta “Yugo&Lala” Urruñan, Itsas Mendin.
Biharamunean, urtarrilaren 3an, “Magiaren Etxea” Bilboko Golemetan botako dute, “Zipi eta Zape” Donostian, “Tom Txiki” Gasteizen, “Ipotxa” Iruñean eta “Haritzaren bihotza” Urruñan.
Emanaldi guztiak goizeko hamaiketan izango dira.
an izango dira.