Itxi

Zinema

Zinemaldia

'Aitxitxe' bat Cannesen

Natxo Velez | eitb.eus

Markel Goikoetxea Los Angelesen bizi den bermeotar zinemagileak “Aitxitxe” film laburra erakutsiko du Cannesko zinema jaialdiko Short Film Corner atalean.

Markel Goikoetxea bermeotar zinemagileak “Aitxitxe” bere film laburra erakutsiko du egunotan ospatzen ari den Cannesko zinema jaialdian. Short Film Corner atalean eskainiko dute lana, “Versus” Borja Gurrea nafar zinemagilearen lana bezalaxe.

Irailean, zinema ikasketak bukatu zituen Goikoetxeak Los Angelesen, eta, hain zuzen, ikasketa horiek burutzeko tesia da film labur hori. Frantziako zinemaldian egongo da Goikoetxea egunotan, industriako ordezkariekin jendearekikoak egiten, proiektuari bultzada bat emateko aukera baliatze aldera.

15 minutuko lanean, “errealismo magikoa, euskal mitologia eta beste gauza asko” daude, egilearen hitzetan: “Luis Ameriketara bizitzen joandako adineko euskaldunaren bizitza kontatzen da: goizetik gauera, bizitza bakartia, munduarekin nekatuta dagoen pertsona baten eguneroko aspergarria, utzi, eta sei urteko ilobaz arduratu beharko du”.

 

rame>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bermeo