Itxi

Zinema

Zinemaldian emango diote

Espainiako Zinematografia Saria, Angela Molinarentzat

Agentziak | Erredakzioa

Angela Molina aktoreak Espainiako Zinematografia Sari Nazionala jasoko du irailean Donostian, nazioarteko zinemaldiaren 64. edizioan.

Angela Molina aktoreak (Madril, 1955), emakumezko aktore onenaren 1986ko Zilarrezko Maskorraren irabazleak (“La mitad del cielo”), Espainiako Gobernuak ematen duen Zinematografia Sari Nazionala jasoko du, Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizioan.

Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak ematen du irabazleari 30.000 euroko diru ekarpena helarazten dion saria.

Iaz, Fernando Truebak jaso zuen saria, eta, horrela, aurreko saridunen lekukoa hartu zuen: Lola Salvador gidoilari, eleberrigile eta ekoizlea (2014); Juan Antonio Garcia Bayona (2013); Yvonne Blake (2012); Agusti Villaronga (2011); eta Alex de la Iglesia (2010).

Halaber, 1980. urtetik espainiar zinemaren munduko beste izen handi askok jaso dute saria, hala nola Elias Querejeta eta Montxo Armendariz euskal herritarrek.