Zinema
Ekainaren 16tik aurrera
'Yo, tambien', Edinburgoko Zinemaldian
Erredakzioa
Iragan Donostiako Zinemaldian film sarituenetarikoa izan zen. Espainiako beste hiru zinta ere bertan izango dira, 'El secreto de sus ojos' tartean.
Ekainaren 16an hasiko da Edimburgoko Zinemaldiaren 64. edizioa, Eskoziako hiriburuan, ekainaren 27ra arte. Alvaro Pastor eta Antonio Naharro zuzendarien Yo tambien filma bertan izango da.
Alicia Produce euskal ekoiztetxeak egindako pelikulak sari anitz jaso ditu. Iaz, esaterako, Donostiako Zinemaldiko pelikula sarituena izan zen. Epamahaikideek Lola Dueñas (emakumezko aktore onenari saria)&' || 'nbsp;eta Pablo Pineda aktore nagusien lana Urrezko Maskorrarekin saritu zuten. Urritasun fisikoak, amodioa eta beldurrak jorratzen ditu ''Yo, también'' filmak eta ekainaren 22tik 26ra izango da Edinburgon.
Espainiako beste hiru film izango dira Edinburgoko zinemaldian Yo tambienekin batera. Juan Jose Campanellaren El secreto de sus ojos (Espainiaren eta Argentinaren arteko ekoizpena), Rigoberto Perezcanoren Norteado (Espainiaren eta Mexikoren artekoa) eta Jo Baierren Henry of Navarre (Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren artean ekoiztua). Gainera, film labur bat ere lehian izango da:&' || 'nbsp;Pablo Larcuenen Mi amigo invisible.