Zinema
Proiekzioa
'Balada triste de trompeta'ren aurrestreinaldia Tabakaleran
Erredakzioa
Abenduaren 10ean izango da eta 200 gonbidapen bikoitz zozkatzen ditu Kutxak. Gainera, La Casa Azul taldeko Guille Milkywayk parte hartuko du jaian.
Tabakalera zirku zahar batean bihurtuko dute abenduaren 10ean, izan ere, bere aretoetako batean estreinatuko dute Alex de la Iglesiaren azken pelikula, Balada triste de trompeta.
Kutxak antolatzen du emanaldia eta Gaztekutxako bezeroen artean 200 gonbidapen bikoitz zozkatzen ditu. Gainera, "jateko bereziak" izango dira eta DJ&' || 'nbsp;Guille Milkyway (La Casa Azul) izango da disko-jartzaile lanetan.
Karmele Agirrezabala Kutxako Marketing zuzendariak jaian izango diren ezustekoetako batzuk aurreratu nahi izan ditu bakarrik. 21:00etatik aurrera izango da eta Tabakalera zirku-ikuskizun batean bihurtuko dute.