Publizitatea
Itxi

2018/05/04

12:36

Zinema

AEB

Hollywoodeko Akademiak Bill Cosby eta Roman Polanski kanporatu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zinema Arte eta Zientzien Akademiak bozketa egin eta gero hartu du sexu indarkeriagatik zigortutako bi kideak kaleratzeko erabakia.

  • Roman Polanski zinemagilearen argazkia, Efe

    Polanskiri 1977an Samantha Geimer emakumea bortxatu izana leporatu diote AEBn. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zinema Arte eta Zientzien Hollywoodeko Akademiak gaur ohar batean iragarri duenez, Bill Cosby eta Roman Polanski kideak kanporatzea erabaki du, bozketa egin eta gero, ez baitituzte elkartearen portaera arauak bete.

Cosby, AEBko herri kulturako ikonoa, hiru sexu delitu (baimenik gabeko sarketa, biktima korderik gabe dela sarketa egitea eta biktimari gai estupefaziente bat eman eta gero sarketa egitea) egotzita zigortu zituzten apirilaren 26an, oihartzun handia hartu zuen epaiketa batean, “Me too” mugimendua azaleratu zenetik pertsona ospetsu baten aurkako lehenengoa izan zenez.

60 emakumek baino gehiagok salatu dute 1960 eta 2000. urteen artean Bill Cosbyk sexu erasoak egin zizkiela, baina kasu horiek ez zuten aurrera egin eta Andrea Costand kanadarraren salaketen ondoriozkoa soilik epaitu da.

Polanskiri, bestalde, 1977an Samantha Geimer (orduan 13 urte zeuzkan) bortxatu izana leporatu diote AEBn.

Gerora, beste hainbat emakumek egin dute zinemagilearen kontra, hala nola Marianne Barnardek, zeinak argazki saio batean zinemagileak sexu jazarpena egin ziola salatu baitzuen.

Geimer auzian, bere burua errudun jo zuen zinemagileak, baina zigorra ezarri aurretik ihes egin zuen Europara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;