Itxi

Zinema

ZINEMA

Zinemarako sarrerak 2,90 euroan salgai, urriaren 1etik 3ra, Zinemaren Jaian

EITB.EUS

Aurtengo bigarren Zinemaren Jaia da, eta estatu espainiarreko zinema aretoetan egingo dute.

  • Argazkia: Pixabay

    Argazkia: Pixabay

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetarako sarrerek 2,90 euroko prezio murriztua izango dute urriaren 1, 2 eta 3an, Zinemaren Jaia dela eta. Aurtengo bigarrena izango da.

Txartelak prezio murriztuan lortzeko modua aurreko edizioetako berbera izango da: 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek izan ezik (horiek ez dute ezer egin beharko), ikusleek akreditazioa bete beharko dute, datorren astetik aurrera, Zinemaren Jaiaren webgunean.

Sarrerak, berriz, hiru bide erabiliz eskuratu ahalko dira: aretoetako txarteldegiak, aretoen atarietako salmenta kutxazainak eta internet bidezko ohiko salerosketa sareak.