Zinema
Joan den igandean
Lau Goya sari euskal herritarrentzat
Erredakzioa
Karra Elejalde, Alberto Iglesias, Maria Reyes Arias eta Urko Garai saritu dituzte Goya sarien 25. urteurrenean.
Aurtengo Goya sarietan katalanez egindako zinema nagusitu bada ere, euskal ordezkaritza ez da esku-hutsik atera Madrilgo Errege Antzokitik. Aurten, lau goya jaso dituzte euskal herritarrek.
Karra Elejalde izan da saria jasotzen lehena. Antzeztaldeko aktore onenaren saria eskuratu du, También la lluvia lanari esker. Alex Angulo bizkaitarra ere hautagaien artean zegoen, El Gran Vázquez pelikulan egindako paperagatik.
Alberto Iglesias donostiarrak También la Lluvia pelikulan egindako lanak ere saria eskuratu du: jatorrizko musika onenaren Goya saria eman diote.
Maria Reyes Arias gipuzkoarra, bestalde, fikziozko film labur onenaren Goya saria jasotzera igo da eszenatokira, oso hunkituta. Una caja de botones film laburra saritu dute. Urko Garai donostiarrak ere saria jaso du, Buried filmeko soinuagatik.