Zinema
Sariak
Javier Bardem Oscar saririk gabe, Colin Firthen erruz
Erredakzioa
Britainiarrak iragarpenak bete ditu eta Bardemek ezin izan du 2008an 'No country for old men' filmari esker lortutako saria berretsi.
Colin Firth aktore britainiarrak iragarpen guztiak bete ditu eta aktore onenari saria lortu du Erregearen hitzaldia filmari esker. Horrela, Javier Bardem sari gabe utzi du, Biutiful filmean egindako paperagatik.
Beste hautagaiak Jeff Bridges (Benetako adorea), James Franco (127 hours) eta Jesse Eisenberg (Sare Soziala) ziren. "Nire ibilbidearen gailurrean nagoela iruditzen zait", esan du eszenatoki gainetik. "Eskerrak eman nahi dizkiot familiari, Livia emazteari, monarkiaren parte izateko ilusioak lurrera botatzeagatik eta ezagutu nuenetik nire bizitza inguratzen duen gauza on oro eman didalako", gaineratu du.
George VI.aren papera egiten du Erregearen hitzaldia filman:&' || 'nbsp;ezin du totelka hitz egin gabe komunikatu. Urrezko Globoa, BAFTA&' || 'nbsp;saria eta Aktoreen Sindikatuaren sariak jaso ditu, baita Chicago, Florida, Kansas City, Los Ángeles, Phoenix eta Washingtoneko kritikarien elkarteen sariak ere.
George VI.aren eta bere logopedaren (Geoffrey Rush) arteko erlazioa azaltzen du zintak, Britainia Handiko liderra bihurtzeko, 2. Mundu Gerraren atarian. Iaz ere hautagai izan zen Firth, bere lehen hautagaitzan, "Un hombre soltero" lanean egindako paperagatik.