Itxi

Zinema

ETBren laguntzarekin

'El último magnate' dokumentala estreinatu dute Malagako zinemaldian

Erredakzioa

Horacio Echevarrieta euskal industrialariaren istorioa kontatzen du. Primo de Riveraren diktaduran oinarrizko pertsonaia, ezkutuko akordio egin zuen Alemaniarekin, arma modernoenak garatzeko.

El último magnate Horacio Echevarrieta euskal industrialariaren istorioa oinarri duen dokumentalaren estreinaldia hartu du Malagako zinema jaialdiak astearte honetan.&' || 'nbsp;

Madrilgo Kale Nagusiaren eta Bilboko Zabalgunearen sustatzaile, Iberia eta Iberdrola enpresen sorreran ere hartu zuen parte, eta El Liberal&' || 'nbsp; garaiko egunkariaren eta Cadizeko ontziolaren jabea ere izan zen. Primo de Riveraren diktaduran berebiziko pertsonaia izan zen, eta, pelikula honetan kontatzen denez, bultzatzaile nagusietakoa izan zen 20ko hamarkadan Alemania berriz armatzeko azpilanetan.

Zehazki, Espainian arma modernoenak sortzeko Echevarrietak Alemaniarekin sinatutako akordio du dokumentalak hizpide. Bertan kontatzen denez, Versalleseko akordioa dela-eta orduan legez kanpokoak ziren arma horiek garatzeko ezkutuko hainbat batzar egin zituzten Echevarrietaren lursailetan&' || 'nbsp; Alfonso XIII erregeak, Primo de Rivera generalak eta hainbat agente sekretuk, tartean Wilhelm Canarisek. Echevarrietaren arrakastetako bat 1931n Cadizen eraikitako E-1 itsaspekoa izan zen, gerora bere arrakastaren bukaeraren hasiera izan zena.

José Antonio Hergueta eta Olivier Van der Zee zinemagileek zuzendu dute, eta Sincro Producción euskal ekoiztetxeak eta MLK Producciones Malagako enpresak ekoitzi dute, ETBren, Canal Sur TVren eta Canal de Historia katearen laguntzarekin.

Proiektu hau gauzatzeko bost urteko lana behar izan dute, bost herrialdetan: Espainian, Holandan, Alemanian, Britainia Handian eta Estatu Batuetan. Zehazki, Malagan, Bilbon, Madrilen, Cadizen, Salamancan, Rotterdamen, Hagan, Berlinen eta Bremenen filmatu dute.

Malagako estreinaldiaren ondoren, udaberrian iritsiko da zinema-aretoetara. Gainera, ETBn, Canal Sur TVn eta Canal de Historian zein Holandako eta Alemaniako hainbat katetan izango da ikusgai.