Itxi

Zinema

Animazio jaialdia

'Animabasauri' zinemaldiaren jardunaldi bat, Guggenheim Museoan

Erredakzioa

Tim Burton zuzendariaren 'Aliziaren mundu miregarrian' filma proiektatuko du museoak. Nazioarteko Animazio zinemaldiak zinemagile estatubatuarra omenduko du aurten.

Animabasauri-Animabasque Animazio Zinemaldiaren saio bat hartuko du datorren asteartean, 16:30ean, Bilboko Guggenheim Museoak. Hala, Tim Burtonen Alizia lurralde miresgarrian filma proiektatuko dute Zero Espazioan. Burton zinemagile estatubatuarra omenduko dute aurten Animabasauri jaialdiak.

Ondoren, 18:30etatik aurrera, Jordi Grangel adituarekin hitz egiteko aukera eskainiko dute. Animazio alorrean aski ezaguna da Grangel: besteak beste, bere enpresak Burtonen Corpse Bride filmearen ekoizpenean parte hartu zuen. Bi ekitaldietarako sarrera lau eurokoa izango da publikoarentzat eta bi euro Museoaren Lagunentzat.

Nazioarteko 30 herrialde ezberdinetako lanek parte hartuko dute apirilaren 7ra bitartean Animabasauri jaialdiaren zazpigarren edizioan. Hainbat udalerrik hartuko dituzte filmen proiekzioak tartean, Bilbok, Basaurik eta Leioak. Guztira, 35 herrialdeetako 135 lan izango ditugu ikusgai.