Zinema
Malagako Zinemaldia
Gorritibereak zuzendutako 'Arriya' zintak bost sari lortu ditu Malagan
Erredakzioa
Antzeztaldeko emakumezkoen aktore, jantzi-diseinu, argazkilaritza, soinu banda eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu Malagan euskaraz grabatutako filme honek.
Gizabanakoak tradizioaren aurrean duen gatazka du hizpide Arriya filmeak. Mugako herri txiki batean, hiru familia gatazka batean daude murgilduta apostu baten ondorioz eta hiru maitalek ezin dute inertziaren aurka egin. "Tradizio eta kultura guztiek alderdi positiboak eta negatiboak dute. Euskal Herrira begiratzea, positiboa eta negatiboa izan daiteke. Gauza on asko eman dizkit eta besteak eramaten jakin behar dudan harriak dira, gurekin bizi diren harriak ezin ditugulako utzi inoiz", azaldu du Alberto Gorritiberea zuzendariak.
Gainontzeko irabazleei dagokionez, Cinco metros cuadrados filmeak lortu ditu sari nagusienak: film luze onenaren Urrezko Biznaga eta kritikaren, aktore onenaren (Fernando Tejerori), antzeztaldeko gizonezkoen aktore onenaren (Jorge Boschi) eta gidoi onenaren sariak (Pablo eta Daniel Remoni).