Zinema
Itzulera
Arnold Schwarzenegger berriz ere zineman, 'Terminator 5' pelikularekin
Erredakzioa
Kaliforniako gobernadore lanetan aritu ondoren, berriz ere pantaila handira itzultzeko asmoa iragarria zuen 63 urteko aktoreak.
Arnold Schwarzenegger aktoreak zinemara itzultzeko asmoa du, eta Terminator 5 filmeko protagonista gisa, gainera, Deadline Hollywood blogak jakitera eman duenez.
Kalifornian gobernadore lanetan aritu ondoren, berriz ere pantaila handira itzultzeko asmoa iragarria zuen 63 urteko aktoreak, eta orain jakin dugu Terminator istorio ezagunaren bosgarren atalarekin itzuli nahi duela.
1984an James Cameron zinemagile ezagunak sortutako Terminator frankizia berriz ere martxan jartzeko proiektu batean protagonista dugu Schwarzenegger. Gizakien eta makinen arteko gerra ekidin nahian, XX. mendera bidaia egiten duen ziborg ezagunaren papera egin zuen Schwarzeneggerrek lehen hiru pelikuletan. Terminator (1984), Terminator 2: Judgment Day (1991) eta Terminator 3: Rise of the Machines (2003). Terminator 4 (2009) izan da orain arte ikusgai izan dugun azken pelikula, baina Schwarzeneggerrek ez zuen bertan parte hartu.
Aktore ezagunaren agentzia hasi omen da dagoeneko Terminator 5 pelikula aurrera eramateko estudio bila, eta hiru etxek agertu omen dute interesa: Universalek, Sonyk eta Lionsgatek.