Zinema
Hollywooden martxan jarri dira
Osama Bin Ladenen heriotza, pantaila handian
Erredakzioa
Kathryn Bigelow zuzendaria Al Kaidako buruzagiaren inguruko gidoia lantzen hasia zen, baina orain badirudi bukaera aldatu beharko duela.
Hollywoodek ez du denborarik galduko Osama Bin Laden heriotza pantaila handira eramateko. Munduko terroristarik bilatuena hil eta biharamunean hasi dira albistea pelikula bihurtzeko lehen mugimenduak.
Dirudienez, Kathryn Bigelow zuzendariaren proiektuak du abantaila gehien oraingoz. Artezilariak pelikularekin zuzendari onenaren Oscarra irabazi zuen Bigelowek 2010ean, eta badirudi Kill Bin Laden izeneko pelikula prestatzen hasia zela. Martxoaren 2a arte, Black Ops taldeak Al Kaidako&' || 'nbsp;burua hiltzeko saiakera ustelak landu behar omen zituzten lan horretan. Baina Bin Ladenen historia irauli egin da azken orduetan, eta, beharbada, gidoia goitik behera aldatu beharko du zuzendariak. Variety aldizkariak kaleratutako informazio baten arabera, Bin Ladenen heriotza ''''unerik onenean'''' iritsi zaie, oraindik aldaketak egiteko garaiz dabiltzalako.
Beste proiektu batzuk
Hain aurreratuta egon ez arren, egon badaude Bin Ladenen inguruko beste proiektu batzuk. Jawbreaker liburua Afganistango gerra hasi eta berehala terrorista harrapatzeko saiakerak ditu oinarrian, eta Paramount etxeak erosi zituen 2006an istorio hori pantailara eramateko eskubideak.