Itxi

Zinema

Heriotza

Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmeko erreplikantea, hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zinemaren historiako eszena ospetsuetako baten protagonista izan zen, Oriondik haratago eraso ontziak sutan ikusi dituela esan zuenekoa.

  • Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmean

    Rutger Hauer, 'Blade Runner' filmean

Rutger Hauer, "Blade Runner" film ospetsuan erreplikantearena egin zuen aktore herbeheretarra, hil zen uztailaren 19an, gaixotasun baten ondorioz, haren agenteak gaur baieztatu duenez.

Senideek ez dute heriotzaz informatu nahi izan gaur goizean hileta egin den arte.

Hauer historia da zinemaren munduan. Izan ere, inoizko eszena ezagunetako baten protagonista izan zen, “Malkoak eurian” izenekoa, alegia. Horretan, zientzia fikzioaren ikur diren esaldi hauek esan zituen: “Zuek, gizakiok, sinetsiko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Eraso ontziak sutan Oriondik haratago. C-izpiak iluntasunean distira egiten Tannhauserreko Atetik gertu. Une horiek guztiak galdu egingo dira denboran, malkoak eurian bezala. Hiltzeko unea da”.

Besteak beste, film hauetan ere hartu du parte: “Sin City”, “Batman Begins” eta “.Valerian and the City of a Thousand Planets”.