Itxi

Zinema

Canneseko zinemaldia

Pedro Almodovar, Urrezko Palma helburu

Erredakzioa

Gaztela-Mantxako zuzendaria Cannesen izan da ostegun honetan. Asteazkenean, Lars Von Trier aurkariak polemika eragin ostean, bide librea du sari nagusiarekin egiteko.

Pedro Almodovarrek aurkeztu du Cannesko zinemaldian La piel que habito azken filma:&' || 'nbsp; Elena Anaya eta Antonio Banderas dira protagonistak eta Urrezko Palma eskuratzeko hautagai sendoa da, Lars Von Trierrek (sariarekin egiteko zuen aurkari nagusia) Hitler ulertzen duela esan baitzuen asteazkenean, polemika handia sortuz.

Gaztela-Mantxako zuzendariak publikoa harritu du: alde batetik maisulana goraipatu dute eta bestetik thriller ilunaren izaeragatik txundituta azaldu dira, egileak bere ezaugarriak albo batera utzi eta mendekua izan du hizpide.

Thierry Jonqueten Tarantula eleberrian oinarritu da eta "bere alaba bortxatu duenarenganako mendekua bilatzen du", esan du Almodovarrek. Laugarren aldiz da Urrezko Palma eskuratzeko hautagai eta Antonio Banderasekin bat egiten du berriz, baina Elena Anaya, Marisa Paredes eta Roberto&' || 'nbsp;Alamo ere agertzen dira.

Kritika ezinhobeak jaso ditu Antonio Banderasek eta "urte askotan egindako lanik onena" omen da. Bere aldetik, hau esan du:&' || 'nbsp;"Almodovar unibertsoa nire bizitzaren parte da, nire ibilbide zinematografikoaren hasiera suposatu baitzuen. Aldi berean, nire herrialdera bueltatzea suposatzen du, nire sustraietara".