Zinema
Ekainean
Bowie eta Delorean, Bilboko Dock of the Bay dokumentalen jaialdian
Erredakzioa
Musika dokumentalak eskaintzen dituen jaialdiak laugarren edizioa egin berri du Donostian. Ekainean Bilbora ekarriko dute, estreinakoz, eta Orain saioko atal batzuk ere eskainiko dituzte.
Ekainean, Dock of the Bay jaialdia egingo dute Bilbon, estreinakoz. Donostian jaio zen dokumentala eta musika uztartzen dituen zinemaldi hau, eta aurten laugarren edizioa egin du Gipuzkoako hiriburuan. Arrakasta horri jarraituz, Bilboko Alondegira iritsiko da, ekainaren 10ean.
Hiru egunetan zehar, hainbat musika musika documental eskainiko dituzte, tartean Ziggy Stardust and The Spiders From Mars (Bowiek eskainitako zuzeneko mitikoa berreskuratzen duen 1973ko lana), eta Simple Graces (AEBetan Delorean talde euskaldunak egindako bira jasotzen duen dokumentala).
Soul Train: The Hippest Trip in America, The White Stripes: Under Great White Northern Lights, eta Upside Down: The Story of Creation Records film luzeak ere eskainiko dituzte Bilbon.
Era berean, Orain saioko zenbait musika dokumental labur ere eskainiko dituzte, emanaldiak hasi aurretik. Zuzeneko musikarekin eta bertako hainbat Djren emanaldiarekin osatuko da programazioa.