Publizitatea
Itxi

2019/10/04

13:24

Zinema

Urriak 3-13

'Ventajas de viajar en tren', 'El hoyo' eta 'Paradise  Hills', Sitgesen lehian

eitb.eus

Euskal zinemagileek zuzendutako hiru filmek hartuko dute parte urriaren 13ra arte kataluniar udalerrian izango den Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren Sail Ofizialean.

  • "El hoyo"

    "El hoyo"k Toronton saria jaso eta gero iritsiko da Kataluniako jaialdira

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Ventajas de viajar en tren”, Aritz Moreno donostiar zuzendariaren lehen film luzea, “lan sailkaezin eta probokatzailea”; “El Hoyo”, Galder Gazteu-Urrutiaren filma, gizarte kritikaz gainezka ikuslea inguru distopiko batean kokatzen duena; eta “Paradise Hills”, Alice Waddington bilbotar zinemagileak Sundanceko jaialdian erakutsi zuen filma Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian egongo dira, Sitgesen, urriaren 13ra bitartean.

Hiru pelikulok Kataluniako jaialdiko saria irabazteko hautagaiak dira, Sail Ofizialean proiektatuko baitituzte.

“Ventajas de viajar en tren”, EiTBren parte-hartzea duen pelikula, azaroaren 8an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, eta Jaialdiko sail ofizialean erakutsiko dute. Aktore taldean daude Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutierrez, Belen Cuesta, Macarena Garcia, Javier Godino eta Javier Botet.

“El hoyo”k ere EiTBren parte-hartzea du, eta Galder Gaztelu-Urriak egindako lehen film luzea da, iragarkiak eta “La casa del lago” fikziozko film laburra egin eta gero. Toronton saritu dute filma, berriki.

“Paradise Hills”ek luxuzko barnetegi baten istorioa kontatzen du. Familia aberatsek bertara eramaten dituzte beren alabak, emakume perfektuen gisara hezi ditzaten. Uma (Emma Roberts) hara bidaliko dute, eta laster jakingo du egoitzak sekretu bat duela ezkutuan.

11 egunez, 171 pelikula eskainiko dituzte Sitgesen, 3.000 ikuslerentzat, eta 310 gonbidatu berezi pasatuko dira jaialditik. Antolatzaileek 200.000 bisitari bildu nahi dituzte, eta 542 kazetari eta zinemagintzaren 845 profesional daude akreditatuta.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena