Itxi

Zinema

Urriak 26 – azaroak 1

Beldurra eta komedia, Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astean

Agentziak | Erredakzioa

‘Ventajas de viajar en tren’ filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen hogeita hamargarren edizioa.

  • 'Ventajas de viajar en tren'

    'Ventajas de viajar en tren' filmak itxiko du Beldurrezko Zinemaren Astea

El hoyo Galder Gaztelu-Urrutiaren lehen film luzeak irekiko du, urriaren 26an, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea, Torontoko eta Sitgeseko zinema jaialdietan sariak jaso eta gero, eta Ventajas de viajar en tren Aritz Moreno donostiarraren pelikulak itxiko du, azaroaren 1ean.

Gainera, Narciso Ibáñez Serrador omenduko dute, folk horrorari ziklo bat eskainiko diote eta Paul NAschyri buruzko erakusketa bat eskainiko dute, aurtengo kartelean Antzoki Zaharra, bere espaziorik ospetsuena, eta berori urtez urte betetzen duen publikoa omentzen dituen jaialdian.

Sail Ofizialak 24 film luze eskainiko ditu. Fernando Iwasaki idazleak, Itziar Castro aktoreak eta Elisa McCausland kazetariak nazioarteko film laburren saileko epaimahai ofiziala osatuko dute, zeinean hamabi pelikula lehiatuko diren.

Publikoaren esku geldituko da aukeratzea zeinek irabaziko dituzten espainiar film luze eta labur onenen sariak.