Publizitatea
Itxi

2019/11/06

11:23

Zinema

Imanol Rayoren filma

'Hil-kanpaiak' pelikula filmatzen bukatu dute

eitb.eus

Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon González ditu protagonista Imanol Rayoren lan berriak. ’33 ezkil’ eleberria du oinarri.

  • Eneko Sagardoy

    Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon González dira filmeko protagonistak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bi hileko lanen ondoren, “Hil-kanpaiak” Imanol Rayoren film luze berria filmatzen bukatu dute. Gipuzkoan eta Nafarroan filmatu dute iraila eta urria bitartean tragedia ukituak dituen thrillerraren eta genero beltzaren arteko nahasketa.

“Bi anai” lehendabiziko filma egin eta gero, “33 ezkil” Miren Gorrotxategiren eleberria moldatu du zinemarako Imanol Rayo zinemagileak, EiTBren parte-hartzearekin.

Aktore zerrendan, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon González, Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Itsaso Arana, Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga ageri dira.

Pelikulak hau kontatzen du: Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Fermin eta Karmen senar-emazteek, zer egin ez dakitela, Nestor semeari deitu diote haien kargu egin dadin.

Biharamunean, Fermin ez da ageri, eta Nestor konturatu da hezurrak ere desagertu direla. Poliziari jakinarazi, eta Ikerketa Kriminaleko bi inspektore bertaratu dira, Ezpeleta eta Kortazar.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;