Zinema
Estreinaldia
Aste honetan estreinatuko dute euskeraz 'La Chanson de Roland'
Olivier Van der Zeek zuzendutako filma Donostiako Principe zinema aretoetan eskainiko dute.
Olivier Van der Zeek zuzendutako lanak EITBren laguntza izan du eta XI. mende amaierako idatzi batean oinarrituta dago. 1.200 urteko bidaia proposatzen du Orreagako guduko egiazko istorioa erakusteko. Filmak europar kulturako pieza literario zahar eta ezagunenaren jatorri eta esanahia bilatu nahi ditu.
Bilbo eta Gasteizko estreinaldiak abuztuaren 19an egingo dituzte.