Zinema
Estreinaldiak
Komedia errege zinema-aretoetan
Erredakzioa
'La boda de mi mejor amiga' eta 'Zooloco' dira aste honetako estreinaldi garrantzitsuenak.
Arazo asko dituen ohorezko dama bat da La boda de mi mejor amiga filmeko protagonista eta Zooloco lanean, zoo bateko langilea hango animaliek aholkatzen dute. Barreak ziurtatuta daude zinema-aretoetan, baina aste honetan ere 13 asesinos estreinatzen dute, Takashi Miike zuzendari japoniarrarena.
Kristen Wiif (Annie)aktorea da La boda de mi mejor amiga film lotsagabearen protagonista. Paul Feigek zuzentzen du eta Barry Mendelek (Hazme reír)eta Clayton Townsend (Virgen a los 40)ekoiztu dute. Gainera, Rose Byrnek (Helen) eta Maya Rudolphek (Lillian)ere parte hartzen dute.
Zooloco filmean Franklin Parkeko animaliek dute protagonismo osoa. Griffin Keyes da beraien zaintzailea (Kevin James) eta bere lana albo batera utziko du amodioan murgiltzeko. Orduan, hitz egin dezaketela aitortzen dute eta gorteiatzearen arauak erakusten dizkiote, zaintzaileak zooa utz ez dezan.
Japonia feudalean girotzen da 13 asesinos pelikula:Sir Doi ofizialak bildutako samurai talde baten istorioa da, Lord Naritsuguren aurreratzea oztopatzeko. Iragan Sitgeseko zinemaldian publikoaren saria eskuratu zuen.
Martin Kohanen Ciencias Morales eleberrian oinarritzen da beste estreinaldi bat:, La mirada invisible. Maria Teresa Buenos Aireseko Eskola Nazionalean parte hartzen du eta hor deskubrituko du arauen jarraipen zorrotzak eragiten duen kitzikapena.