Itxi

Zinemaldia 2024

59. edizioa

Mexikoko zinema garaikideari buruzko zikloa, Zinemaldian

Erredakzioa

4+1 jaialdiarekin lankidetzan antolatu duten zikloaz gain, haurrei zuzendutako ekintzak ere egingo dituzte, guztia Mapfre Fundazioaren babesarekin.

  • Mexikoko zinema garaikidea zikloa, Zinemaldian

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Mapfre Fundazioarekin kolaboratuko du, Mexikoko zinema garaikideari buruzko zikloa eta Zinema-estudio Txikia proiektua egiteko.

Mexikoko zinema garaikidearen inguruko zikloa 4+1 jaialdiarekin lankidetzan egingo dute. Jaialdi honek bost hiriko zirkuitua sortu du, autore zinema eskaini ahal izateko, eta areto komertzialetan estreinatzen ez diren lanak erakusten ditu. Aurtengo edizioan Mexiko herrialdeari eskainita egongo den zikloan Abel (Diego Luna), Luz silenciosa (Carlos Reygadas) eta El lugar más pequeño (Tatiana Huezo) filmak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Mapfre Fundazioak eta Zinemaldiak Zinema-estudio Txikia ekimena ere jarriko dute abian. Okendo plazan egongo den pabiloi honetan, 3-12 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Irailaren 12tik 24ra, tailerrak eta beste hainbat ekimen eskainiko dituzte bertan, gazteenak zinemara gerturatzeko.

Zikloan parte hartuko dituzten filmak:

ABEL (2010), Diego Luna
ALAMAR (2009), Pedro González-Rubio
INTIMIDADES DE SHAKESPEARE Y VICTOR HUGO (2008), Yulene Olaizola
LAKE TAHOE (2008), Fernando Eimbcke
EL LUGAR MÁS PEQUEÑO (2011), Tatiana Huezo
LUZ SILENCIOSA (2007), Carlos Reygadas
NORTEADO (2009), Rigoberto Pérezcano
REVOLUCIÓN (2010), hainbat zuzendari
EL VERANO DE GOLIAT (2010), Nicolás Pereda