Zinemaldia 2024
Zinemaldia
Frances McDormand eta Alex de la Iglesia, Zinemaldiko epaimahaikide
Erredakzioa
Antonio Banderas bertan izango dela konfirmatu dute antolatzaileek. "El gato con botas" lanaren 20 minutuko aurrerapen bat aurkeztuko du Malagako aktoreak, hilaren 23an.
Frances McDormand aktore estatubatuarra eta Guillermo Arriaga idazle, gidoilari eta errealizadore mexikarra izango dira, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko 59. edizioaren Urrezko Maskorra nork eramango duen erabakiko dutenak. Hilaren 16an hasiko da jaialdia eta Antonio Banderas bertan izango dela konfirmatu dute antolatzaileek.
Alex de la Iglesia zuzendaria, Bent Hamer errealizadorea, txinatar jatorriko Bai Ling aktorea, Sophie Mantigneaux argazki-zuzendaria eta Sophie Okeneko aktore ingelesak osatzen dute Sail Ofizialaren epaimaia, gaur jakinarazi dutenez.
Jose Luis Rebordinos zinemaldiaren zuzendariak eta Joxean Fernandez zuzendaritza batzordeko partaideak jakinarazi dituzte aurtengo nobedadeak. Jonathan Demmeren Neil Young Life izeneko dokumentala ere aurkeztuko dute, Europa mailako premiere batean.
Dreamworks estudioek kaleratuko duten "El gato con botas" filmaren 20 minutuko aurrerapen bat eskainiko dute Kursaalen. Salma Hayek, Billy Bob Thornton eta Antonio Banderas izan dira ahotsak jartzeko arduradunak, besteak beste. Malagako aktoreak film honen aurkezpena egingo dute hilaren 23an, saio berezi batean.
Gaur goizean Sail Ofizialaren epaimahaia konfirmatu dute, aurreikusten zuten izen batek "huts" egin baitu azken momentuan. Egunean zehar jakinaraziko dute presidentea nor izango den.
ETBk "El precio de la libertad" izeneko telesaila aurkeztuko du Victoria Eugenia. Mario Onaindia politikariaren bizitzaren inguruko lana da, hain zuzen ere.
Donostiako Zinemaldiko epaimahaiak
* Guillermo Arriaga, idazle, gidoilari eta zinema-zuzendaria
* Álex de la Iglesia, zinema-zuzendaria
* Bent Hamer, zinema-zuzendaria
* Bai Ling, aktorea
* Sophie Mantigneaux, argazki-zuzendaria
* Frances McDormand, aktorea
* Shopie Okonedo, aktorea
Zabaltegi-Zuzendari Berriak
* Jonathan Rosenbaum (Presidentea), idazlea eta zinema-kritikaria
* Lucía Casani, La Casa Encendidako kultura zuzendaria
* Jessica Hausner, zinema-zuzendaria
* Paz Lázaro, Berlingo zinemaldiko Panorama saileko programatzailea
* Un-Seong Yoo, Jeonjuko zinema-jaialdiko programatzailea
Horizontes Latinos
* Juan Diego Botto (Presidente), aktorea
* Javier Martín, Forum des Images zentroko programa-zuzendaria
* Daniela Mitchel, Moreliako zinema-jaialdiko zuzendaria
Zinemira
* Ramon Agirre, aktorea
* Maialen Lujanbio, bertsolaria
* Joxean Muñoz, idazle eta gidoilaria