Itxi

Zinema

Donostian

Agusti Villarongak 2011ko Espainiako Zinema Sari Nazionala jaso du

Erredakzioa

Donostiako San Telmo museoan larunbat honetan izandako ekitaldi batean, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroaren eskutik jaso du golardoa zinemagileak.

00:38
Agusti Villaronga zuzendariak Espainiako Zinema Sari Nazionala jaso du

Agusti Villaronga zinema zuzendariak 2011ko Espainiako Zinema Sari Nazionala jaso du larunbat honetan. Donostiako San Telmo museoan larunbat honetan izandako ekitaldi batean, eman dio golardoa Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak, Donostiako Zinemaldiko 59. edizioaren barnean.

Villaronga hunkituta agertu da eta azpimarratu duenez, "harrigarriak dira bizitzaren gorabeherak eta nik neuk orain sari hau jasotzea". "Duela urte batzuk golardo hau jasoko nuela esango bazenidate, zientzia-fikzioa zela pentsatuko nuke", adierazi du Villaronga. Gonzalez-Sinderen esanetan, golardoa "halabeharrezkoa" da.

Zuzendariak epaimahaikideei, lagunei eta komunikabideei, "kazetariei bereziki" eskertu die saria. Honen esanetan, "prentsak filme txikiei eskainitako babesak hauek zabaltzeko eta estreinatzeko aukera ahalbidetzen du". Ondoren, txaloaldo beroa jaso du.